HORRA!
HORRA! GURE OLENTZERO!
|
Abenduaren 22an, Olentzero Ttiki ospatu genuen eskolan. Goizean goiz zinema plana izan genuen; palomitak egin genituen eta Vaiana filma ikusi genuen. Ondoren, goizeko 11:00etan, Olentzerorekin batera herretitik barna kantatzen aritu ginen. Bi txistularien laguntzarekin, Amaiurko kaleak alaitu genituen. Hortik bueltan, eguraldia nahiko kaxkarra zen eta, Vaiana filma amaitu genuen. Azkenik, eskolako guztiak elkartera joan ginen bazkaltzera.
Urtarrilaren 8an, eguberrietako oporretatik bueltan, Olentzerok eskolan utzitako oparitak ireki genituen. Hona hemen jasotako opariak:
- Ttikien gelan: egurrezko xaflak, errotulagailuak eta ipuin bat.
- Ertainen gelan: Bingo jolasa eta errotulagailu berezi batzuk.
- Handien gelan: aurpegiak margotzeko pinturak eta Geomag jolasa.
ESKERRIK ASKO OLENTZERO ETA MARI DOMINGI!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina