2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna

GOAZEN HONDAKIN ORGANIKOAK BIRZIKLATZERA!





Urtero bezala,  hondakin organikoak birziklatzen hasi gara eskolan. Gure gosari eta bazkarien hondakinak bereizi ostean, eskolan dugun konpostagailuan konposta egiten dugu. Lan horretan eskolako ikasle guztiek parte hartzen dugun arren, zaharrenak gai idorra gehitzeaz eta dena nahasteaz arduratzen gara.


Aurten, eskolan ikasle berriak ditugula jakinik, Irailaren 21 ean, Miren, hondakin teknikaria konposta nola egiten den birgogoratzera etorri zen. Batzuk palekin konposta pozaletara bota genuen,  beste batzuk pozaletatik pasadoreetara pasa eta gainontzekoak, pasadoreekin lanean  ibili ginen. 

                        Arras ongi pastu genuen!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina