2014(e)ko otsailaren 27(a), osteguna

EGUN TTUN-TTUN

Igandean,  beitiko bordetako eskea izan genuen eta urtero bezala egun ttun-ttuneko kanta kantatu genuen. Astelehenean, goitiko bordetara joan ginen eta leher eginda bukatuz. Astearte goizean, berriro eskea egin genuen baina oraingoan herrian zehar. Eguerdian, urteroko legez , Elkartean bazkaldu eta arratsaldean dantzak eta jokuak egin genituen. Mikel Urrutia , Irati Maisterrena eta Mikel Ariztiak oilarra harpatu zuten. Iluntzean, txokolate beroa edan eta opariak ireki genituen. A ze besta gurea!!!!


Egun hauek mundialak izan dira nahiz eta nekatuta bukatu dugun. Orain, biharko prestatzen ari gara, herriko gazteak mozorrotuta eskolara etorriko baitira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina